Xabier Montoia Revuelta
Xabier Montoia idazlea eta musikaria da, eta Euskal Telebistan ere egin zuen lan. 80ko hamarkadan *Hertzainak* eta *M-ak*musika taldeetan ibili zen. *Hertzainak* taldea lehen diskoa grabatu aurretik utzi zuen, 1980an, *M-ak* taldea sortu baitzuten urte hartan. 5 disko grabatu zituen talde harekin. 1995ean bere lehen bakarkako albuma argitaratu zuen: *Beti oporretan*. Musikaz gain, literaturan ere ekarpen handiak egin ditu Montoiak: poesia, ipuina, kronika eta eleberria dira berak idatzitako lanetako genero nagusiak. 80ko hamarkadan olerki-bildumak argitaratu zituen: ***Anfetamiña*** (Susa, 1983), ***Likantropo*** (Susa, 1985) eta ***Narraztien mintzoa*** (Susa, 1988). ***Anfetamiña***ren ondotik beste hiru olerki-bilduma, zortzi nobela eta kronika sozialeko liburu bat ere idatzi zituen. Bere poesia-liburu garrantzitsuena izan da ***Anfetamiña***, bere poetikaren nondik norakoen ispilua baita. (<a href="https://www.booktegi.eus/egileak/xabier-montoia/" target="_blank">Source</a>)
No works found.